Garbigunea itxita egongo da datorren astean

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 12a, 11:25

Andramaixek direla eta, Garbigunea itxita egongo da hilaren 14tik 18ra bitartean.

 

Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi duenez, datorren astean Lapatxera (Azpeitia) eraman ahalko dira hondakinak, 08:00etatik 13:00etara bitartean. Kartoi komertzialik ere ez dute jasoko establezimenduetan. Dendari eta tabernariek edukiontzietara eraman beharko dute kartoia. Errefuxa, aldiz, bilduko da aipatu egunetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide