Martirietara bizikleta lasterketa jokatu du kuadrilla batek hogeigarren aldiz

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Hitza)

Azkoitiko kuadrilla batek 20 urte daramatza Martirieta auzora bizikletaz igotzen.

 

Uztailaren 29an egin zuten aurten lagunarteko proba, eta 21 lagunek hartu zuten parte. Plazan hasi, eta herriari buelta eman eta gero, Martirietara igo ziren txirrindulariak. Behin lasterketa amaituta, sari banaketa egin zuten Martirietako plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide