Imanol Aleson Euskal Herriko Ultra Trail txapelketatik erretiratu zen zapatuan

Maxixatzen.eus

Euskal Herriko Ultra Trail txapelketan ari zen lehiatzen ostiraletik Imanol Aleson azkoitiarra, baina, larunbat goizean, lasterketatik erretiratu beharrean aurkitu zen. 

 

Sailkapen orokorrean bigarren postuan aurkitzen zen azkoitiarra, baina arazo fisikoak medio, lasterketa utzi beharrean izan zen. Hankak zurrundu zitzaizkion korrikalariari eta arnasa sakon hartzea ere kostatu egiten zitziaon. «Baliteke Andorrako txapelketatik ondo errekuperatu ez izana, gorputzak ez jarraitzeko esaten zidan», adierazi du Alesonek.

Txapelketak 120 kilometroko ibilbidea zuen. Iruñean hasi zen ostiralean eta Donostian amaitu igandean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide