Iñaki Loinaz elkarrizketatu du ANb Thriathlon Team triatloi taldeak

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 3a, 15:38

Iñaki Loinaz.

Iñaki Loinaz azkoitiarra ANb Triathlon Team triatloi taldeko kidea da, eta taldeak elkarrizketa egin dio hobeto ezagutzeko.

 

Hona hemen beraien Facebookeko orrialdean argitaratutako elkarrizketa:

 

Nongoa zara?

Azkoitia.

Non gustatuko litzaizuke bizitzea?

Nagoen lekuan geratuko naiz, momentuz.

Norbait miresten al duzu? Zergatik?

Nire ama, bere bizitzeko filosofiagatik.

Zure denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?

Neska-lagunarekin, familiarekin eta lagunekin egotea.

Triatloia praktikatuko ez bazenu, ze kirol egitea gustatuko litzaizuke?

Edozein, baina beti nahi izan ditut eskalada eta errugbia probatzea.

Zure lema:

Beti optimista izatea.

Haragia edo arraina?

Pizza eta pasta, kar,kar,kar.

Zure pelikula gustukoena?

Oso zinemazalea naiz; gehiegi daude bakarra aukeratzeko.

Eta abestia?

Berri Txarraken edo Kerobiaren edozein.

Zein da zure helburua triatloian?

Ahalik eta gehien gozatzea.

Triatloiko lasterketa bat aukeratu ahalko bazenu parte hartzeko, zein izango litzateke?

Beti nahi izan dut Bermeoko lehengo ibilbidea egitea, Gernikara joaten zena.

Hiru disziplinetako bat aukeratzekotan, zeinekin geratuko zinateke?

Igeriketa.

Zein uste duzu dela zure alde indartsuena?

Igeriketa.

Zergatik hasi zinen mundu honetan?

Lehen igeri egiten nuen, baina aspertu egin nintzen hainbeste entrenatu eta bi minutu azpitik konpetitzearekin, urtean pare bat aldiz gainera. Zerbait dibertigarriagoa behar nuen, denbora gehiago iraungo zuen zerbait. Triatloia probatu nuen, eta harrezkero ez naiz gelditu.

Zein izan da oraingoz zure emaitzarik garrantzitsuena?

Artzialekuko garaipena, duela bi urte egindakoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide