Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 3a, 12:04

Ttakun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 3:

Ttakun: Solomo arrautzaztatua gaztarekin eta urdailazpiko egosia patearekin.

Atraskua: Txanpinoia eta Errioxako txorizoa.

Dean: Patata-tortilla eta haragi-bola.

Latz: Petxuga ogi arrailetan pasatuta tomate saltsarekin, espinakekin, ganbekin eta bakailuarekin egindako nahaskia eta arrain-pastela.

Zurt: Entsalada errusiarra eta oilasko hegalak ontzututa.

Etxe Aitz: Udaberriko biribilkia eta arrain-pastela.

Koxka: Haragi bola, patatak eta arraultza bexamelarekin.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide