Born to Dance dantza eskolako ikasleen areto dantza ikuskizuna, iruditan

Maxixatzen.eus

Areto dantzen ikuskizuna eskaini dute Born to Dance dantza eskolako ikasleek. 

Ikuskizunean 5 eta 69 urte arteko 50 ikasle inguruk hartu dute parte eta salsa, bachata, tangoa eta zumba dantzatu dituzte. Saioaren azken atalean sorpresa berezi bat izan da. Horrez gain, Jenny Calerok, zentroko zuzendariak, areto eta kirol dantzen ikuskizuna ere eskaini du Rubén Portalo dantzari madrildarrarekin batera.

Gurea pilotalekuko beheko pisua bete egin da, eta guztira 938 euro batu dituzte gaztaroko artritis idiopatikoa dutenen alde lan egiten duen AIJ elkartearentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide