Maialen Sudupe igerilaria infantilen Espainiako Udako Txapelketan izango da

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 28a, 14:25

Sudupe, eskuinean. (Argazkia: Izarraitz)

Gaur hasi eta igandera bitartean, infantilen Espainiako Udako Txapelketa jokatuko da Malagan, Centro Acuatico Inacua igerilekuan. Bertan izango da Izarraitz taldeko Maialen Sudupe (Azkoitia, 2002) igerilaria.

 

244 taldetako 804 igerilari lehiatuko dira Malagako txapelketan, 376 neska eta 428 mutil hain zuzen. Sudupe azkoitiarra bost modalitatetan lehiatuko da igandera bitartean.

Bakarkako proba hauetan hartuko du parte: 100 bizkarrean, 100 librean, 200 bizkarrean, 200 estiloan eta 50 librean.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide