Iagoba Uranga Aspe enpresarekin hasi da entrenamenduetan

Maxixatzen.eus

Uranga Herriarteko txapelketako partidan.

Iagoba Uranga pilotari azkoitiarra herenegun Eibarko Astelena pilotalekuan izan zen Aspe enpresak deituta entrenatzen.

 

Oteiza Pilota Klubean hasi zen pilotan zazpi urterekin, eta aurten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan lehiatu da kadete mailako bikotean. Iaz, berriz, Gipuzkoako txapela jantzi zuen banaka Itziarko Ibai Salegiri 18 eta 12 irabazi ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide