Egunean zehar tabernara bertaratzen diren bezeroen artean Joseba Jatetxean bi lagunentzako menu berezia zozketatuko dute. Gauean, 23:00etatik aurrera, kuntsumizio bakoitzeko boleto bat emango dute, eta ondoren tonbola bat jarriko dute martxan opari desberdinekin.
Musikari dagokionean, azkenik, DJ Afan II, DJ Sanpras, DJ Aneliza eta DJ Melon arduratuko dira. "Tabernara etorri eta ondo pasatu, pasatu gabe", adierazi dute Atraskua tabernako tabernariek.