Gotorlekua hurbiletik ezagutu nahi dutenek zapatuan eta datorren asteazkenean, hilak 26, 11:00etan dute hitzordua. Urola Lanbide Eskolaren aparkalekuan bilduko dira partaideak. Handik oinez aterako da taldea Munoaundira, ordu erdi inguruko ibilaldia eginez. Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo da.
Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko litzaioke harresira igotzeko. Antolatzaileek mendiko botak eramatea gomendatzen dute, arropa egokia eta ura. Ibilbidea erraza da. Bisita euskaraz eta erdaraz egingo da.