Haritz Elorza lehena beterano mailan La Vila Joiosako itsas zeharkaldian

Maxixatzen.eus

Haritz Elorza, erdian. (Argazkia: Izarraitz Igeri Elkartea)

Haritz Elorzak bigarren amaitu du sailkapen nagusian La Vila Joiosako (Alacant) itsas zeharkaldian. Bi kilometroko proba gaur goizean jokatu da, eta Elorza beterano mailan lehena izan da.

 

17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu Azkoitri Triatloi Taldeko Elorzak proba egiteko. Bestalde, Julen Esteban zarraitz igeri elkarteko master taldeko kideak hirugarren amaitu du proba. Estebanek 25 minutu eta 04 segundo behar izan ditu lasterketa bukatzeko, eta beteranoen podiumean hirugarren sailkatu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide