'Azkoitia' da 36. Inazio Iriarte Kale Margo Lehiaketarako Udalak aukeratu duen gaia. Edonork hartu ahalko du parte aurten, ez baita inolako teknika, aurkeztutako lanen kopuru edo bestelako ezaugarririk kontuan hartuko. Margolana egiteko beharrezkoak diren elementuak parte-hartzaileak berak ekarri beharko ditu. Aurtengoa ere, beste urteetakoa bezala, aire zabaleko lehiaketa izango da.
Materialen zigilatzea Torre Zuri erakustokian egingo da 09:00etatik 10:00etara bitartean, eta margolanak 15:00ak aurretik entretu beharko dira erakustokian bertan. Epaimahaiaren erabakia 19:30etan jakingo da, eta behin sari-banaketa egin ostean Torre Zuri bertan erakusketa zabalduko da. Guztira 1.800 euro banatuko dira saritutako lanen artean.