Lehenik eta behin, “autobus zerbitzua kentzea” gaizki iruditzen zaio. “Haserreak baldin badaude, poliziak ipini “, dio. “Nik onartzen dut batzuk neurrigabekeriaz ibiltzen direla, baina hori toki guztietan gertatzen da, ez hemen bakarrik. Latz gainean bizi naiz ni; balkoia Kale Nagusiaren aldera daukat, eta ez daukat kexarik, nire bebarruko bizilagunek ere ez. Bizi osoan zaratarekin bizi izan garelako, agian ohituta-edo egongo gara. Nik lo arazorik gabe egiten dut behintzat. Usaina batzuetan izaten da, baina txiza eta oka garbituta egoten dira gu bebarrutik irteterako. Dena dela, nik ulertzen dut batzuk kexatzea, norbait ondoezik badago edo. Ordea, batzuk edozer gauzarengatik kexatzen dira. Ezer aguantatzen al diogu elkarri? Ordena jarri behar da, ados, eta denok kontzientziatu behar dugu besteengatik zerbait egin behar dugula, baina gehiegizkoa da horrela kexan aritzea”.
“Orain herrian parranda egonda, beste herri batera joaten hastea tristea iruditzen zait. Ni, seme-alabak gazteak nituenean, beti beldurrez egoten nintzen gauetan autoarekin beste herrietara parrandara joaten zirenean”.
“Pixka bat hezi egin behar dugu. Errespetuz ibili behar da, Azkoitian eta edonon”.