Pantaila txikian erabiltzeko praktikoagoa da, erabilgarriagoa. Orain arte, erabiltzailea Maxixatzenen telefono batetik sartzen zenean, hasierako orrialdera, azken hamar albisteak bakarrik ikusten zituen. Bertsio berrian, ordea, hasierako orrialdea egokitu egin dute. Horrela, atal guztietara iristeko, menu morera joan behar izanik gabe, eduki gehiago txertatu dituzte.
Maxixatzenen sakelako bertsioaren blokeen artean, azken hamar albiste nagusi, hilberriak —daudenean bakarrik—, agenda, komunitatea, ikusienak eta albiste gehiago daude.
Bestalde, gogoratu sakelako bertsio berriari esker, beharrezko edukiak errazago partekatzeko aukera ere badela. Izan ere, Maxixatzenen albisteak sare sozialen bidez partekatzeko aukera ere badutelako erabiltzaileek.
Maxixatzen telefonotik errazago erabili ahal izateko, sarbide zuzena sortzea gomendagarria da. Horretarako, telefonoaren nabigatzailearen bidez Maxixatzenen hasierako orrialdean (www.maxixatzen.eus) sartzean, Hasierako pantailara gehitu funtzioa aktibatu behar da. Ikono bat agertuko da orduan sakelakoaren pantailan, bertatik Maxixatzenera zuzenean sartzea ahalbidetuko duena.
Berrikuntzen gurpilean aurrera jarraitzen du Maxixatzenek. Neurri handi batean, Maxixatzeneko bazkideen ekarpenari esker.