Hamabigarren aldiz, indusketak egiten hasi dira Munoaundin

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 13a, 12:33

Astelehenean hasi ziren Munoaundin indusketak egiten. Hilaren 29ra bitartean hogei lagun inguru arituko dira indusketa-lanetan, eta laster, azken urteetan bezala, bisita gidatuak eskainiko dituzte.

 

Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta eta Azpeitiko eta Azkoitiko udalek nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, uztailaren 29ra arte ariko dira Burdin Aroko gunean lanean.

2004an hasi ziren Munoaundin zundaketak eta miaketak egiten, eta handik urtebetera, 2005ean, ekin zieten indusketei. Aurten hamabigarren aldiz hasi dira indusketa lanak egiten. Lanek iraungo duten hiru astetan hogei lagun inguru arituko dira bertan lanean. Madrilgo, Kataluniako, Malagako, Almeriako, Valentziako, eta Zaragozako eta Euskal Herriko bizilagunak arituko dira, besteak beste, lanean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide