Enpresen ardura izango da euskara plana egitea edo aurrez egina badute laguntza ematen den urte berean garatzea, kasu honetan, 2017ko ekitaldian. Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru-laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da, eta Jaurlaritzak helburu berarekin emandako laguntzaren osagarri izango da. Diru-laguntza eskatzeko, besteak beste, ezinbestekoa da enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea.