Urola erdialdeko eskola maparen egokitzapena

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 12a, 12:55

Badirudi 2017-18ko ikasturterako hainbat aldaketa izango direla Urola erdialdeko hezkuntza publikoko ikastetxeen artean.

 

Azken hogei urteetan, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk bi herritan banatu du bere eskaintza: Azkoitian, alde batetik, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eman ditu, eta Azpeitian, bestetik, DBH eta Batxilergoa. Era berean, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIk DBH ematen du Azkoitian.

Eskola maparen egokitzapena

2012. urtean, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren gidaritzapean eta Izenker enpresaren bitartez, Urola erdialdeari zegokion Lanbide Heziketako ereduaren azterketa egin zuten, eta azterketa horretan parte hartu zuten eskualdeko enpresek, erakundeek (TEKNIKER, EHU, IDEKO, MU, CIDETEK) eta ikastetxe publikoek nahiz itunpekoek.

Emaitza orokor gisa, Lanbide Heziketako eskaintza bakarrik emango zuen eta askotariko lanbide arloez osatuta egongo zen eskola bat eratzeari iritzi zitzaion egokiena. Gaur egun, Lanbide Heziketan lau lanbide alor egonkor daude.

Bestalde, Lanbide Heziketako eskaintza beti egon da Urola bailarako alor industrialera nahiz zerbitzuetara bideratua.

Urola Ikastolak eskaera bat egin zion Hezkuntza Sailari, 2016ko azaroaren 18an, Lanbide Heziketa sendoago eta indartsuago bihurtzeko xedez. Behin eskaera onartutakoan, honela egokituko da eskualdeko eskola mapa 2017-18ko ikasturtetik aurrera:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide