Aste honetan amaituko dira Julio Urkixo eta ingurua hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 11a, 12:12

Gipuzkoako Urak-ek aste honetan bertan amaituko ditu Julio Urkixo eta ingurua hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanak.

 

Julio Urkixo kaleko 3 eta 23 zenbakien arteko hoditeria aldatzen ari dira, hau da, Eroski supermerkatuaren eta  M.Sol elektrizitate lantegiaren artekoa. Azken puntu horretatik ekin zieten lanei eta aurreko astean Batzoki pareraino aurreratu zituzten lanak eta aste honetan bukatuko dituzte gainerako metroak.

Gipuzkoako Urak-ek datorren urteko inbertsio planean aurreikusitako exekuzioa da, baina hoditeriaren leherketak esku-hartzea aurreratu du, Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek lanak berehala burutzea erabaki baitzuten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide