Agate Sudupe Olaizola (Azkoitia, 1936):
"Gure amarekin errefuxiatuta egon nintzen Ean (Bizkaia) eta Burdeosen (Frantzia), hilabete batzuk baino ez nituela. 1936ko irailaren 20an sartu ziren tropak herrian, eta ni abuztuaren 3an jaio nintzen. Orduan bizitako ia ezertaz ez naiz gogoratzen, baina oso gogoan dut orduan kontatzen zidatena.
Bizkaitik Santanderrera eraman gintuzten barkuan txinoek, eta gero handik Burdeosera. Hango jauregi batean hilabete batzuk egin genuen. Burdeosen bizi ginenean amak bularra ematen zidan niri, bera gosez zegoen bitartean. Emakume frantses bat pasatu omen zen, eta franko bat eman omen zion. Pentsa zer itxura izango zuen, andre hark frankoa emateko. Ordutik, nik kalean emakume bat umearekin ikusten badut, laguntzeko be-harra ateratzen zait. Pena ematen dit amaren sufrimendu hark. Hori barruan daramat. Sentiberagoa naiz orain.
Aita Bilbon ibili zen gerran, eta Jose Antonio Agirreren ertzaina ere izan zen, altua zelako. Batzuek, altuago izateko, galtzeta azpian txanpon bat sartzen zuten ertzain izateko. Aita gerran zebilela, haren bi arrebak baratzan lanean aritzen ziren bizitzeko, eta baita anaiarentzako arropak josten ere Batzokian. Aita noiz itzuliko zain ego-ten ginen beti.Gerra ondoren, berriz, aita hiru urtez Burgoseko penalean egon zen. Bitan edo aita bisitatzera joan ginen, eta orduko giltza hotsa nire amesgaiztoa izan zen umetan.Hori barruan geratu zitzaidan. Orduko sententziako paperak gordeak ditu gure anaiak.
Bizitza osoan galtzaileak izan ginen. Gerora ere, lagunen artean mespretxua entzun behar izaten genuen: ‘Zuek nazionalistak’. Orain, berriz, oso harro sentitzen naiz.Baina neska koskorretan ez, orduan lotsatu egiten nintzen. Frankoren aurkakoa izatea ‘txarra’ izatea zen.
Nire lagunen guraso batzuk badakit karlistak izan zirela,baina lagun izaten jarraitu izan dut beti nire lagunekin.Ez du merezi inorekin haserre egoterik. Gerra bukatzeko,hitz egitea da onena".
Kontxi Sagarzazu Bitore (Azkoitia, 1956):
"Duela bost urte hil zen gure ama, abenduaren 13batean. Bizipen gogor eta sakon asko izanda joan zen. Urte askoan ibili zen herrialde batetik bestera bidaiatzen: Gasteizen jaio zen, eta, gero, Frantzian, Belgikan eta Katalunian bizi izan zen. Azkenik, Azkoitira etorri zen eta hementxe bertakotu zen.
Gasteizen jaio zen, 1930eko maiatzaren 21ean. Urte bete zuela, Gernikara joan zen bizitzera haren familia, eta sei urte zituela bete-betean harrapatu zuen 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketak. Zorionez, onik atera ziren, eta hurrengo egunean Bilbora ihes egitea lortu zuten. Hala ere, ordainetan, familiaren historia luzarorako banatu zuen bidaia hasi zen.
Gure ama eta haren bi senide gazteenak Bilboko portu-tik “Habana” izeneko itsasontzian Pauillac-era eraman zituzten, Frantziara. Hiru astez kolonia batean egon ondoren, ama Berchemgo (Belgika) familia bati eman zioten adopzioan, senideengandik bereiziz.
Urte batzuk geroxeago Frantziara ikastera joan zen, eta,ikasketa horiek amaitu ostean, bere anai-arreba batzuekin harremanetan jartzea lortu zuen.
1952. urtean Bartzelonara joan zen bere anai-arrebekin bat egitera. Han, Telefonican hasi zen lanean teleoperadore moduan, frantsesa menperatzen zuelako.
Orduan, Bartzelonan bizi zela, gure aita ezagutu zuen.Izan ere, aita Bartzelonan soldaduska egiten ari zen, eta han ezagutu zuten elkar. Gainera, ezagutu eta urte berean ezkondu ziren. Ondorioz, gure amak Telefonicako lana utzi egin behar izan zuen, enpresa horrek ez baitzituen ezkondutako emakume langileak onartzen garai hartan.
Ondoren, Azkoitira etorri ziren biak bizitzera, eta bertan lau seme alaba izan zituzten. Etorri zenean, La Catalana ezizenez egin zen ezaguna. Gerora, hainbat azkoitiarri frantsesa erakutsi zien amak, orduan inor gutxik baitzekien. Pinturarako ere a?zio handia izan zuen”.
Itziar Larrañaga Elortza (Azkoitia, 1944):
"Gure amak askotan kontatzen zizkigun gerra garaiko kontuak. Behin herrian bozketa bat egon zen,eta derrigortu egin zituzten nazionalen aldeko botoa ematera. Gure aitak aurkako botoa eman zuen, ordea,eta gerrara irten zen. Orduan, ama ere herritik bidali zuten.
Aurrenik, Eibarrera eraman zituzten; han gerran zeuden, eta zapi zuria astinduz pasatu ziren gerraren erditik. Handik, Gernikara abiatu ziren oinez, eta hantxe bizi izan ziren denboraldi batez, aita ere bertan zegoelako gerran. Gernika bonbardatu zen egunean han zeuden, baina zorionez mendian zebiltzan, eta handik bizirik irtetea lortu zuten. Une horiek oso gogoan zituen amak:lehendabizi, animaliak orroka hasi zirela ohartu ziren,eta, handik gutxira, hegazkinak eta leherketa hotsak hasi omen ziren. Menditik bonbardaketa guztia ikusi zuten;han ezkutatuta egon ziren tentuz, nahiz eta nire ahizparen negar hotsak egoera asko zaildu. Handik herrira jaitsi zirenean, berriz, guztia kiskalita ikusi zuten; baita beraiek bizi ziren etxea ere; eta soinean zuten arropa eta diruarekin bakarrik geratu ziren.
Orduan, Gernikatik Santanderrera joan ziren. Han txinatarren itsasontzi batean sartu eta Frantziako gaztelu batera eraman zuten errefuxiatu pilo bat. Han egon ziren gerra amaitu arte, eta eskutitzen bidez hitz egiten zuen amak aitarekin. Bestalde, gaztelutik atera eta herrira jaisten zirenean, herritar guztiak etxe barrura sartzen ziren,errefuxiatuengandik ihesi. Amak oso minduta kontatzen zigun hori.Gerra amaitu zenean, errefuxiatuak Azkoitira itzuli ziren, eta, Irunera iritsi zirenean, soldaduek Cara al sol-Espainiaren aldeko abestia- kantarazi zieten.Etxeko beste senideok ez genuen gerra ezagutu, baina bai haren ondorioak: familiarentzat oso urte zailak izan ziren gerokoak. Aitak Madrilen bizi behar izan zuen denboraldi batez, Azkoitian lana egiteko baimenik ez zuelako.Gainera, gerra aurretik zuen emakumezkoen ile apaindegia kendu zioten, eta ezer gabe geunden. Baina gure amak, batez ere, sekulako indarra izan du beti, eta lan asko egin izan du familia aurrera atera ahal izateko. Hiru alabok ile apaintzaile lanean hasi ginenean egin zuenonera etxeko egoerak".
Itziar Larrañaga Lizarralde (Azkoitia, 1945):
"Gerra hasi aurretik, Batxilergoko ikasketak egiten ari zen gure aita, eta mundua jango zuela pentsatzen zuenean, 18 urterekin, gerran bukatu zuen. Hura galdu ondoren, kartzelan sartu zuten. Preso zegoela, egunero pertsona bati hiltzea egokitzen zitzaion; zortez,gure aita handik bizirik itzuli zen. Gosea, beroa, zorriak eta militarren aurrean isilik egon beharra izaten ziren aitak gerora gerraz oroitzen zituenak.
Gerra hasi zenean, aitaren familiako emakume denak Lurdes aldera egon ziren errefuxiatuta, urte eta erdiz.Bitartean, etxean zuten dena lapurtu zieten. Horren lekuko, gerora, ohikoa izaten zen bizilagunen balkoietan guri lapurtutako izarak eskegita ikustea.
Gerrako galtzaileek gerora ezin izaten zuten lanpostu duinik lortu. Horregatik, aita peoi aritu zen. Aldiz, ikasketarik ez zeukaten karlistek o?zinan lan egiten zuten.Baina gerrako irabazleak ere ez ziren ondo bizi; gerraren ostean denentzat baitago pobrezia. Aita behin gazta ogi-tartekoan sartuta joan zen lagunartera, eta honelakoak entzun zituen: 'Hauek gu baino hobeto bizi dituk!'.
Gerora, espainiar tropak Azkoitira etorri ohi ziren irailaren 20a ospatzera. Nik garai hartan zalantzak izaten nituen zein ziren onak eta zein txarrak; aitari sinetsi nahi izaten nion, baina nire lagun karlista denak egun hori ospatzen ikusten nituen. Aitak beti esaten zidan: “Gorrotorik ez dinat nahi sartu, baina, mesedez, izan kon?antza nigan: nik ez ninake inoiz gezurrik esango”. Aita25 urterekin ezkondu zen gure amarekin, eta amak ere gorroto zuen Franko; erreferendumean hari baiezko boza eman eta diru saria irabaztea baino nahiago izaten zuenezekoa eman eta gosea pasatu.
Aita 52 urte zituela hil zen, minbiziaz, Terueleko gerran bala sartu zioten leku berean minbizia sortu zitzaiolako.Bizitza paseo bat besterik ez da eta ez du merezi gerran aritzerik".