Eibarrek 2019ra arte luzatu dio kontratua Fran Garagarza kirol zuzendariari

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 11a, 09:27

(Argazkia: SD Eibar)

Fran Garagarzak Eibarko kirol zuzendari izaten jarraituko du 2019ra bitartean. Talde eibartarrak atzo jakinarazi zuen Azkoitiko bizilagunaren kontratuaren luzapena.

 

SD Eibar taldeko lehendakaria den Amaia Gorostizak eta Fran Garagarzak gaur, 12:00etan, kontratu luzapenaren berri emateko prentsaurrekoa eskainiko dute Ipuruan. Garagarzak seigarren denboraldia burutu du aurten SD Eibarko kirol zuzendari bezala, eta kontratua berritu ostean, zortzi denboraldi beteko ditu talde armagineko kirol zuzendari bezala.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide