Jone Zabaleta, bosgarren Espainiako Junior Txapelketan

Maxixatzen.eus

(Argazkia: XeYe atletismo taldea)

Atzo jokatu zuen Jone Zabaleta korrikalariak (Azkoitia, 1998) pistako Espainiako Junior Txapelketa, Granollersen (Katalunia), eta bosgarren postuan sailkatu da.

 

1.500 metroko proban lehiatu zen Zabaleta. Zapatuan jokatutako finalaurrekoan 4'43"-ko denbora egin zuen, eta atzo jokatutako finalean segundo bat hobetu zuen txapelketako denbora. Bosgarren amaitu zuen azkoitiar korrikalariak txapelketa, podiumetik bi segundora.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide