Intza Lizarazu euskal selekzioarekin aritu da asteburuan

Maxixatzen.eus

Intza Lizarazu Iraurgi SB taldeko saskibaloi jokalari azkoitiarra euskal selekzioarekin aritu da asteburuan. Emakumezkoen Nazioarteko 'Barakaldo Hiria' txapelketan Errusia eta Espainia izan ditu aurkari Lizarazuk.

 

Barakaldon jokatutako txapelketan, 19 urtez azpiko Errusiako eta Espainiako taldea izan dituzte aurkari. Errusiarren aurka 51-69 galdu zuten, eta Espainiaren aurka 71-66 irabazi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide