Jone Zabaleta Espainiako Junior Txapelketako finalera iritsi da

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarra Espainiako Junior Txapelketako finalera iritsi da, atzoko finalaurrekoan 4'43"-ko denbora egin ostean. Granollersen (Katalunia) ari dira jokatzen txapelketa.

 

Gaur iluntzeko 21:00etan jokatuko da finala, eta Grada1TV katean zuzenean ikusteko aukera izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide