Ehunmiliak Ultra Trail proba, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 8a, 20:53

Atzo, ostirala, abiatu ziren Beasaingo plazatik Ehunmiliak Ultra Trail modalitatetako korrikalariak, eta aurretik 168 kilometroko ibilbidea zuten. Gorlatik pasata, 22:30 aldera iritsi ziren Madariagara aurrenekoak; 04:30ak arte iristen jarraitu zuten, 300 korrikalari inguruk. Javi Dominguez gasteiztarra izan zen gizonezkoetan azkarrena, eta emakumezkoetan, berriz, Ewa Majer poloniarra.

Ehunmiliak Ultra Trail proban lau herritarrek hartu dute parte, eta laurak pasatu ziren Madariagatik: Ekaitz Artetxe Maiztegi, Xabier Odriozola Larrañaga, Iñaki Salegi Urbieta eta Jone Urkizu Mendiola.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide