Iñigo Aranbarriren umorearen inguruko gogoetak biltzen ditu 'Jakin'-en ale berriak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 7a, 16:38

Iñigo Aranbarri, idazlea. / Donostia Kultura.

Umorea politikoa da. Ideia hori hartu dute abiapuntu Jakin aldizkariaren 220. zenbakian, umorearen eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Sei lagunek gaiari buruz eginiko hausnarketak jaso dituzte ale monografiko berrian, bost artikulutan; tartean, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrarenak.

 

Nork zeri, zergatik eta zertarako egiten dion barre aztergai hartuta, umoreak hartzailea «mugaren alde batean edo bestean» kokatzen duela uste dute artikuluen egileek, eta euskaldunek ere «dantza horretan mendeak» daramatzatela, Peñaflorida kondearen Txanton Garrote pertsonaiatik hasi, eta Mission Pays Basque filma edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saioraino.

Jarraitu artikulu irakurtzen BERRIA egunkarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide