Uztaila Jolasean udalekuetako haurrek, San Fermin Txiki eguna ospatu dute. 12:00etan txupinazoa bota dute udaletxeko balkoitik, eta segituan zezen jantzitako haurrak, korrikalarien atzetik abiatu dira. Eguraldiak lagunduta, giro polita sortu da herriko plazan.