Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 7ra bitartean eska ditzakete diru-laguntzak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 8a, 10:00

Gobernuz Kanpoko Erakundeek gaurtik hasi eta abuztuaren 7ra bitarteko epea dute diru-laguntzak eskatzeko. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu ondorengo helburuak betetzen dituzten programak babesteko:

 

-Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzea.

-Aipatu herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko herritarren interesa sortzea.

Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00era, gaurtik abuztuaren 7ra bitartean (biak barne).

Programa ezberdinen bidez, iaz zortzi herrialdeetara heldu zen Azkoitiko Udalaren laguntza: Mali, Venezuela, Nepal, Honduras, Nikaragua, Ruanda, Benin eta Marokora, hain zuzen.

Loturan, GAOko iragarkia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide