Xabier Etxaniz: «Legazpin trikitia bogan dago, ikasle kopurua gehiagora doa»

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 7a, 11:39

Xabier Etxaniz, trikitilaria.

Ofizioz arkitekto teknikoa da Etxaniz (Aizpurutxo, 1989) eta trikiti zein pandero irakaslea ere bada Legazpin. Uztailaren 8an Euskal Herriko Trikitixa Txapelketan lehiatuko da. Horren harira, Goierriko Hitzak elkarrizketatu du trikitilari gaztea:

 

Etzi hitzordu garrantzitsua daukazu.

Bai, 1991tik ez da 22 urtetik gorakoen trikiti txapelketa nagusirik egin Euskal Herrian. Aurten berreskuratu egin dute eta parte hartuko dut. Markinan (Bizkaia) izango da uztailaren 8an, 22:00etan.

Hamaika bikotek eman dugu izena. Nik Ainara Saizar pandero jotzailearekin parte hartuko dut. Hamar urte dira ez naizela txapelketa batera aurkeztu.

Faboritoen artean zaudete.

Urte askoan soinua jotzen ikusi ez den jendea taula gainean ikusteko aukera izango da eta zaila da baloratzea.

Nola zabiltza txapelketaren prestaketekin?

Aspaldi eman genuen izena eta urruti ikusten genuen. Orain, gerturatu ahala, hortxe nabil kantuak aukeratzen. Neuk sortutako piezak jo nahi ditut eta ezin aukeratuta nabil. Lehen beti jotzen nituen besteenak eta orain erronka bezala hartu dut neureak jotzea.

Jarraitu irakurtzen elkarrizketa Goierriko Hitzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide