III. Txoixo kaleko festak

Maxixatzen.eus 2017ko uzt. 6a, 13:52

III. Txoixo kaleko festak izango dira datorren zapatuan. Txalintxo tabernan Kanutto eta Ugutz disko jartzaileek girotuko dute gaua, eta Zurt eta Latz tabernetan, berriz, 80-90 hamarkadetako musika entzuteko aukera izango da.

 

Bestalde, aurten ez da izango erromeria ostiral gauean, eta ezta igandeko txuleta pintxo parrilada ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, udalak azken hilabeteetan hartutako zenbait neurriren ondorioz, ekintza guztiak taberna barruan ospatzea erabaki dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide