1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu ziren hilketei buruzko film luzearen proiektua pixkanaka aurrera doa, hezur-haragizko bihurtuz. Hori dela eta, hastear dago bi protagonista gazte hautatzeko proba. Filma Sonora Estudiosek ekoiztuko du eta Victor Cabacok zuzenduko du. Filmaketa lanetan datorren ikasturtean hasiko dira.
18 eta 22 urte bitarteko neska eta mutil bana behar dituzte 'Vitoria, 3 de marzo' filma grabatzeko. Interesatuek 'txabe.atxa@gmail.com' helbide elektronikora idatzi dezakete.