Hainbat ekintza Matadeixen 21. urteurrenean

Maxixatzen.eus

Serigrafia tailerra egin zuten zapatuan Matadeixen. Argazkiak: Beris Txokondo.

Matadeixek aurten 21 urte bete ditu, eta hori dela-eta egun osoko festa egin zuten joan den zapatuan. Bizi poteoarekin hasi zuten eguna, 12:00etan, eta 14:30ean bazkaria izan zen. Arratsaldeko 17:30ean serigrafia tailerra egin zuten eta gaueko 22:30ean Trilitrate taldeak kontzertua eskaini zuen. Amaitzeko, V. Gau Beltzaren txanda izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide