Andramaixetako arratsaldeetan gazteentzat ekintzak falta direla eta, 15 urteko gaztetxo batzuek Maxixatzeni idatzi diote. Herriko gazte lokalen artean lehiaketa edo jolasak antolatzeko proposamena egun dute; ginkana eta herri kirolak izan daitezke jardueretako batzuk, adibidez.