Um Blem Ble herriko tabernarien elkarteak antolatuta, uztailaren 15ean En Tol Sarmiento eta Puraposse taldeen kontzertuak izango dira herriko plazan, eta abuztuaren 12an, Willis Drummond eta oraindik zehaztu gabeko beste kontzertu bat, leku berean.
Bestalde, abuztuaren 16an, andramaixetan, Hesian eta Passepartout taldeek joko dute, udalak antolatuta.