Panelak jartzeko eskaera herritarrek egin dute, eta Azkoitiko Udalak herriko bederatzi puntutan kokatu ditu. Aurrez zeuden zutabe borobilak kendu dituzte aurrenik, eta ondoren lauki itxurako berriak jarri dira. Plaza Nagusian, Balda Plazan, Elkarguneko sarreran, eta Eliz-atarian jarri dituzte, besteak beste.