Pilotaren historia, dokumentalera

Urola Kostako Hitza

Azkoitiko pilotaren, pilotalekuen eta pilotarien historia eta bilakaera jasotzen duen 'Azkoitiko pilotaleku historikoak' ikus-entzunezkoa argitaratu dute. Bi orduko iraupena duen lana Juan Bautista Mendizabalek dokumentatu du.

 

Esku pilota tradizio handiko kirola da Azkoitian. Herriko frontoirik enblematikoena den Kontzejupeko hormetan lehia bizian orduak eta orduak ematearen poderioz, galtza mozdun mutil kozkor hainbat abilezia handiko pilotari zaildu bilakatu da. Kontzejupeak historian zehar pilotari harrobi handia ezagutu du, eta horregatik esan ohi da Azkoitia pilotarien sehaska dela.

Urola Kostako Hitzan argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide