Taldeak azken 30 urteetan egindako lanaren aurrean, Udalak "esker ona adierazi eta aitorpen bat" egiteko unea dela ikusi du, "aisialdia eta giza-baloreak uztartzen dituen elkarbizitza baten alde egiten duen ekarpenagatik", adierazi du Udalak.
Egitaraua:
- Sua piztu aurretik, 19:30ean, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldea eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldia.
- Musika Bandaren Kalejira
- 22:00etan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.
- Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak, "IX. Zatoz Dantzara Balda Plazara” emanaldia eskainiko du.