Azkoitian Mendebaldeko finalak jokatuko dira bihar. Bestalde, gaur Amezketak Gipuzkoako finalak hartuko ditu, eta Lizartzan Ekialdekoak jokatuko dira. Azkoitian, berriz, honako bi final hauek jokatuko dira:
Lehenik, eskuz binaka, bigarren urteko alebinak arituko dira: Azpeitiko Ilunpeko Egiguren-Labaka bikotea, Azkoitiko Etxaniz-Juaristiren aurka. Infantil mailan, berriz, Azpeitiko Ilunpeko Arrizabalaga-Labaka bikotea, Murumendiko Usabiaga-Olano bikotearen aurka.