Uztaila Jolasean udalekuak aurkezteko bilera egingo da gaur Elkargunean

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 22a, 10:04

Uztaila Jolasean udalekuetan lehen aldiz izena eman duten haurren gurasoentzako aurkezpen bilera egingo dute gaur, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.

 

Aurkezpenean, programa azalduko dute udalekuen antolatzaileek, eta, horrez gain, hainbat argibide emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko aukera izango da bileran.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide