Eskalada irteera antolatu du Anaitasunak

Maxixatzen.eus

Anaitasuna mendi bazkunak eskalada irteera antolatu du igande honetarako, eta Izarraizko harrobira joango dira.

 

18 urte baino gutxiago dituztenek arduradun batekin joan beharko dute, eta federatuta egotea ere gomendatu dute antolatzaileek. Irteera 09:00etan izango da, Aizkibel liburutegiaren aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide