Andramaixetako VII. Film Laburren Lehiaketaren oinarriak

Maxixatzen.eus

Udalak Andramaixetako VII. Film Laburren Lehiaketan parte hartu behar dutenek, ondorengo oinarriak bete beharko dituzte:

1.- Gaia: 'Parodiak'.

2.- Lanen iraupena:  4-8 minutuminutu arteko iraupena izan beharko dute eta formatu digitalean eginda egon beharko dute: DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan.

3.- Hizkuntza: euskara.

4.- Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte.

5.- Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.

6.- Izen emateko epea ekainaren 15etik 30era.

     Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 7.

7.- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.

8.- Sariak:

            -Lehenengo saria: 250 euro eta oroigarria.

            -Ikuslearen saria: 150 euro eta oroigarria.

9.- Lau film labur baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 125 euroko dieta izango dute, gehienez zortzi film labur izanik.

10.- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.

11.- Film laburren proiekzioa, abuztuaren 15ean, gaueko 22:30ean Herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide