Arrantza irteera egin dute asteburuan Zanbranara

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 13a, 10:02

Joan den zapatuan arrantza irteera egin zuten hainbat umek Zanbranara (Araba), Orion arrantza eta ehiza elkarteak antolatuta. "Goiz paregabea" pasatu zutela esan dute antolatzaileek, eta umeek amuarraini ugari harrapatu zituztela. Hil gabeko arrantza praktikatu zuten, eta amuarrainak berriro ere uretara bota zituzten.

 

Bestalde, aste honetan, hilak 15-18, Aitor Madrazo Azpiazu Orion elkarteko azkoitiarra Espainiako arrantza txapelketara joango da "Salmonidae Lance" modalitatean lehiatzera, Euskal Selekzioarekin. Txapelketa Leongo Orbigo ibaian jokatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide