150 xake jokalari gazte bildu dira gaur Gurean

Maxixatzen.eus

Gaur, igandea, Gaztedi Taldeak xake txapelketa jokatu dute Gipuzkoako 150 xake jokalari gaztek, Gurea pilotalekuan. Anaitasuna Kakute xake taldeko gazteek ere parte hartu dute. Azkenean, Groseko taldeak irabazi du txapelketa. 

Kutxabank fundazioak antolatu du aurtengo Gaztedi Taldeak xake txapelketa. Guztira 24 taldek hartu dute parte, bi taldetan banatuta: handiak (2000. eta 2004. urteen artean jaiotakoak) eta txikiak (2005. urtetik 2006. urtera jaioatakoak). Talde bakoitza lau eta sei jokalarien artean osatu dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide