Jose Muñozek Gipuzkoako Hiru-Txirlo txapelketa irabazi du

Maxixatzen.eus

Jose Muñoz, txapeldun izendatu zuten unean. (Garmendipe Bolo Taldea)

Gipuzkoako XLVIII. Hiru-Txirlo Bolo Txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen joan den asteburuan, eta Floreaga taldeko Jose Muñozek txapela janztea lortu zuen.

 

Muñoz azkoitiarra, lehen postuan zegoen azken jardunaldia hasi aurretik, bigarren sailkatuak baino hiru puntu gehiagorekin. Azken jardunaldi horretan bigarren sailkatuak Muñoz harrapatzea lortu zuen, eta berdinketa hausteko hainbat jaurtiketa egin zituzten Muñozek eta bigarren sailkatuak. Jaurtiketa horietan Muñozek gehiago asmatu zuen, eta txapela janzteko puntuak batu zituen.

Txapelketan parte hartutako herri bakoitzeko txapeldunak ere izendatu zituzten. Beñat Astigarraga izan da Azkoitiko txapelduna. Infantil mailan, berriz, Gipuzkoako Bolo Txapelketa irabaztea lortu zuen Floreaga taldeko Ioritz Astigarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide