DBHko hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehen mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleak saritu nahi izan ditu Kultura Ondarea Sariak. Euskal Kultura Ondarearen ezagutza ondoen zabaltzen lagundu dutenen artean dago, beraz, Floreaga ikastetxeko ikasleek egindako lana.
Kultura sailak adierazi duenez, sari honen asmoa da hezkuntzako alor guztietan ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-gaitasuna, sormena eta gizarte-garapena bultzatzea. Euskal Kultura Ondare materialaren zein ez-materialaren forma guztiak ezagutu eta horiei balioa eman nahi diete.
Ordiziako Oianguren Bigarren Hezkuntzako Institutua eta Zornotzako Lauaxeta Ikastola ere irabazleen artean daude.
'Berdinean desberdin' deitu diote Floreagako ikasleek egindako bideoari: