Herriartekoaren itzulerako partidak, bihar Gurean

Maxixatzen.eus

Azkoitiko pilotariek azpeitiarrak hartuko dituzte bihar, 22:00etan, Gurea pilotalekuan. Final-laurdenetako joaneko partidetan azkoitiarrek hiru eta huts galdu zuten.

 

Erronka zaila dute bihar azkoitiarrek Azpeitiaren aurka. Joan den ostiralean Azpeitiko Frontoi Txikian jokatutako hiru pilota partidak galdu zituzten: kadete mailan, 22-17, jubenil mailan 22-9 eta senior mailan 22-10 galdu zuten azkoitiarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide