«Django Unchained» filmaren proiekzioa bertsio originalean, Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Maxixatzen.eus

Bertsio originalean eta ingelesezko azpitituluekin ematen ari diren filmei jarraipena emanez, Gaztanenea Formakuntza Zentroan Django Unchained botako dute bihar, 10:00etan.

 

Quentin Tarantinok idatzi eta zuzendutako western bat da filma, eta Jamie Foxx, Leonardo DiCarprio, Christoph Waltz eta Kerry Washington dira aktoreak, besteak beste.

Dentista alemaniar eta sasi-ehiztari batek askatzea lortzen duen esklabo beltz baten istorioa kontatzen da; Texasen gertatzen da, 1958an.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide