3x3 Futbol Festa iraileko bigarren asteburuan ospatuko da

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 7a, 17:50

Azpeitia Cup kirol elkarteak IV. 3x3 Futbol Festa egingo du Azkoitian irailaren 8, 9 eta 10eko asteburuan. Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Zestoako, Zumaiako, Getariako, Zarauzko, Zumarragako eta Legazpiko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

 

Futbol partidak herriko plazan izango dira, bertan belar artifizialeko bi futbol zelai txiki jarriko baitira. 5 urtetik 11ra bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute (2006tik 2012ra bitartean jaiotakoek, urte horiek barne).

Talde bakoitza lau jokalarik osatuko dute. Partida bakoitza 10 minutukoa izango da, atsedenik gabe. Talde bakoitzak bost partida jokatuko ditu, eta jokalari bakoitzak txapelketako kamiseta bat eta domina bat jasoko ditu.

Izena emateko epea atzo zabaldu zen, eta abuztuaren 7ra bitartean eman ahalko da, Azpeitiko Halcon Bidaiak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport dendetan edota antolatzaileen webgunean. Ume bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da. Parte hartzaileek lau jokalariz osatutako taldearekin edo taldea osatu gabe eman ahalko dute izena. Umeren bat talderik gabe egonez gero, antolatzaileak berak arduratuko dira falta diren taldeak osatzeaz.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide