Aldaketak zapatuko autobus zerbitzuetan

Maxixatzen.eus 2017ko ekainaren 7a

Datorren zapatuan, ekainaren 10ean Zarautzen triatloia ospatzen dela eta, hainbat aldaketa iragarri ditu La Gipuzcoana autobus etxeak.

 

Azkoititik Donostiara doazen bi autobusetan, 14:45ean eta 15:45ean, autobusak ez dira Iraetan sartuko, Iraetako bidegurutzean izango da geltokia (UK03 geltokian).

Azkoitik Zarautzera doazen autobusetan, berriz, geltoki aldaketak izango dira. 15:05ean irteten den zerbitzua Bizkaia, Araba eta Maria Etxetxiki kaleetan geldituko da. 16:05ean irteten denak, aldiz, geldialdi bakarra egingo du, Maria Etxetxiki kalean, suhiltzaileen biribilgunean.

Zumaia-Zumarraga zerbitzuan ere izango da aldaketarik. 14:45ean Zumaiatik irteten den zerbitzua ez da Iraetan sartuko. Iraetako geltokiak bertan behera gelditu dira ordu horretako zerbitzuan. 15:10ean, Zumarragatik irteten den autobusa Zestoan amaituko da, ez da Zuamaiara iritsiko. Atzerapenak aurreikusi dituzte Zumarragatik 16:10ean ateratzen den zerbitzuan. Azkenik, 16:45ean Zumaiatik irten ohi den autobusa ez da zapatuan Zumaiatik irtengo. Azken zerbitzu hori Zestoatik hasiko da 17:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide