«Piratas del Caribe: la venganza de Salazar» filma asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus

Datorren asteburuan, 'Piratas del Caribe: la venganza de Salazar' filma emango dute Baztartxo antzokian. Lau egunetan, bost aldiz eskainiko dute filma.

 

Ostiralean eta zapatuan 22:00etan eskainiko dute filma. Igandean, aldiz, bi saio izango dira. Lehen saioa 17:00etan hasiko da, eta bigarrena 19:30ean. Astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan emango dute 'Piratas del Caribe: la venganza de Salazar' filma.

Joachim Rønning eta Espen Sandberg zine zuzendariek gidatuta, Jack Sparrow kapitainak pirata-fantasmen aurka borrokatu beharko du, Salazar kapitainaren aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide