Zubiaurre: «Giro paregabea eta emaitza ikusgarriak igeriketako eskolarteko Euskadiko txapelketan»

Maxixatzen.eus

Maiatzaren 28an Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan jokatu ziren Euskadiko eskolarteko igeriketa txapelketak. Herrialdeka jokatzen den txapelketa izanik, bertaratzen diren igerilariak norberaren herrialdearen izenean parte hartzen dute. Zubiaurre igeri taldetik zortzi igerilarik izan zuten parte hartzeko aukera: Amaiur Arellanok, Nerea Domínguezek, Urko Artolak, Joanes Txurrukak, Eritz Etxanizek, Enaitz Osak eta Julen Ociok.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide